Herri honen historian Elkanoren balentria,
ederra ziria.
Loiolako Inaziyok gerra eta traizio,
orain negozio.
Agintari txobinistek bultzatutako epika
ta dirua haien patrikan.
Galtzaileen memoria heroien itzal azpian
hau ez da gure historia.
Hau ez da gure herria! Hau ez da gure historia!
Lapurdiko kostaldea frantses burgesez betea.
Comme dans un moulin!
Uztailaren seigarrena turistek bete kaleak,
hau al da Iruñea?
Aberatsak bakarrik du hemen atea zabalik,
besteak fronteran utzi.
Diruaren nahikerian bultzatutako irudiak
ez dira gure herria.
Hau ez da gure herria! Hau ez da gure historia!