2018.02.19
Bananas

Bananas

  • Donostia
  • Post-hardcorea

Bizia

Askotan sentitzen naiz bakardadez bilduta 
Askotan sentitzen naiz libertadez lotuta 

Lekziorik handiena 
Bertatik ikasten ez dugula izanda 
Herioak jakin-mina mantentzeko 
Bizia sortu balu bezala 

Duin mantentzen gaituen bakarra 
Besteekiko fedea bada 
Norbaitek ilargia 
Itzali dezala 

Bihurtu digute kapitala 
Barneko izate, ilusio ta indarra 
Zenbaki, gailu 
Ezin dastatu gabiltz 
Existentziaren arrakala 

Libertadez lotuta 
Askotan sentitzen naiz 
koloregabetuta