2026.10.05
Basati

Basati

  • 2017
  • Metala
Zure zigorra

Zure zigorra

  • Bideoa: Markel Galarraga

Atzera

Zure zigorra

  • Bideoa: Markel Galarraga

Ager zaitez

Gaur etorri naiz zure tenplura gaitz ilunen ordu berean
Ekarri ditut zazpi bihotzak zuk agindutako moduan
Haien barneko odol gorria mahai honetan isuriko da
Zurea da eta, denen bizia, eta betiko izan dadila

Ager zaitez...
Berpiztuta nire aurrean
Hezurrezko aldarean

Nire jainkoak uko egin zidan gehien behar nuen unean
Eta horregatik hemen naukazu zure mesedeen eskean
Nik eman dizut egun honetan bihotz hauen odol beroa
Zuk esaidazu zein den egia, esan zer den betiko sua

Ager zaitez...
Berpiztuta nire aurrean
Hezurrezko aldarean

Zu zarela suaren jauna
Zuk daukazu denaren erantzuna
Zu zarela minaren jabe
Zuk dakizu benetan non den infernua

Zu zarela suaren jauna…