Basati 2017an Tolosaldean sortutako heavy metal talde bat da. Hainbat kontzertu eman, eta 2020an lehen lana plazaratu zuten, taldearen izen berekoa, doinu melodiko eta indartsuz osatutako diskoa. 2025ean Gaitz ilunen ordua kaleratu zuten, hamabi kantu iluneko lana.