2026.10.05
Basati

Basati

  • 2017
  • Metala
Zure zigorra

Zure zigorra

  • Bideoa: Markel Galarraga

Atzera

Zure zigorra

  • Bideoa: Markel Galarraga

Oroitzapenak

Atsalde euritsu honetan
Ni nago pentsatzen
Nere bihotzeko min hau
Zergatik ote den

Duela gutxi arte
Nere albon zinen
Orain joan egin zara
Ta ez dakit nun zauden

Agur esan zenidanetik
Faltan botatzen zaitut
Bizitza guztia nere alboan
Ta bakarrik utzi nauzu

Zauden tokin zaudela
Etor zaitez berriro neregana
Ta jakin zu zarela
Min hau kenduko duen bakarra
Dena emango nuke
Behin bada ere, berriro zurekin egoteko
Zuri azken agurra emateko

Denbora aurrera doa
Zu ez zauden arren
Askotan ordea ez da
Eguna amaitzen

Zu ahazten saiatu naiz
Baina ez det lortzen
Txikitatikan baitauzkat
Milioika oroitzapen

Agur esan zenidanetik
Faltan botatzen zaitut
Bizitza guztia nere alboan
Ta bakarrik utzi nauzu

Zauden tokin zaudela…