Orain da zure garaia
Aurrera eraman asmo guztiak
Orain da, orain da…
Orain da!
Plangintza anitz egiten, ordutegiak finkatzen
Denbora luze galtzen uzten da
Etorkizuna prestatu, biharkoa antolatu
Gure ardurak izaten dira
Oraina non ote da? Gozatzeko aukera?
Ta bizitza bizitzeko zoramena?
Gerokoa uztazu, eginbeharrak ahaztu
Egintzazu gustokoena!
Orain da zure garaia
Aurrera eraman asmo guztiak
Ez utzi edonorren pe
erabakiak zure esku daude
Orain da…
Ikasketak ongi amaitu, lanpostu finkoa bilatu
Bizitza antolaturik dugu
Baina ez gara errobotak, aurretik programatuak
Askatasuna ere behar dugu
Oraina non ote da? Gozatzeko aukera?
Ta bizitza bizitzeko zoramena?
Gerokoa uztazu eginbeharrak ahaztu
Egintzazu gustokoena!
Orain da zure garaia
Aurrera eraman asmo guztiak
Ez utzi edonorren pe
erabakiak zure esku daude
Orain da…