Zutik daude gudari guztiak pasabidea zaintzen
Urrunean borroka oihuak hasi dira entzuten
Hantxe datoz kanpoko etsaiak ekialdetik etorri dira
Lurraldea odolaren bidez lapurtzeko asmotan
Gaur askatasunaren izenean
Gaur joango dira infernura
Adorea daukate gaurkoan haien arma bakarra
Urte luzez zapaldua izan den herri baten indarra
Ehunka daude begien aurrean baina ez dira errendituko
Hiru egun luzetan barrena gogor dute eutsiko
Gaur askatasunaren izenean
Gaur joango dira infernura
Gaur herri libre baten gudariak
Gaur heriotzari begira
Gaur askatasunaren izenean
Gaur joango dira infernura