Albistegia ikusten egunero bezala
Zein ote da azkenengo ordua?
Bat-batean ikusi dut gaixotasun berri bat
Berriro istorio berdina
Beldurraren itzalarekin
Ondo lotu gaituzte
Eta isilik gaude
Oso kutsakorra omen da, benetan hilgarria
Orain arteko okerrena
Baina nik ikusi ditut honelakoak mila
Hau ez da lehenengo aldia
Egiaren balantza apurtuz
Dena saldu digute
Eta isilik gaude
Egiaren balantza apurtuz
Dena saldu digute
Beldurraren itzalarekin
Ondo lotu gaituzte
Eta isilik gaude
Gogor lotu gaituzte
Eta isilik gaude