Berrehun gizon adorez beteta
Amaiurko gazteluan
Herri baten lurrak
Defendatu nahian
Etsai asko gerturatu ziren
Armaz josita borrokan
Denak gaztelua
Suntsitzeko asmotan
Heriotza ate joka zuten
Beldur izpirik ez zen sumatzen
Koldarrentzako tokirik ez zen
Amaiurko gaztelu beltzen
Egun gogor eta triste hartan
Odol asko isuri zen
Baina gudariak
Ez ziren koldartzen
Hamar mila etsai izan arren
Errukirikan ez zuten
Guda hil ala
Bizikoa izan zen
Heriotza ate joka zuten
Beldur izpirik ez zen sumatzen
Koldarrentzako tokirik ez zen
Amaiurko gaztelu beltzen
Eutsi gogor mutilok borrokan
Gure herria dago jokoan
Ez degu etsiko guda honetan
Danak akatu arte
Lagun asko eroriko dira
Ez geratu atzera begira
Beti zutik mantenduko gara
Guda irabazi arte
Eutsi gogor...
Berrehun gudari oso sumin gaztelupian dagoz hilik
ordutik hona zenbat laino naparroan ez da aberririk