2026.10.05
Basati

Basati

  • 2017
  • Metala
Zure zigorra

Zure zigorra

  • Bideoa: Markel Galarraga

Atzera

Zure zigorra

  • Bideoa: Markel Galarraga

Amalurra

Mendi magaletako larre berde-berdeak
Ortzimugan galtzen diren itsaso urdinak
Kolorez betetako baso, ibai ta bailarak
Altxor polit asko utzi dizkigu naturak
Azken urteotako aldaketen ondoren
Amalurra gaixo degu ta ez gara ohartzen
Hasi gaitezen danok gurea dana zaintzen
Galdu egingo degu ez bagara ahalegintzen

Zain ditzagun gure bazterrak
Ez dezagun hondatu maite degun guztia
Zain ditzagun gure txokoak
Ez dezagun betiko galdu Euskal Herria

Zikinkeriz gainezka dauzkagu gure errekak
Zaborrez beteta gure mendi ta basoak
Zentzu gabe askatzen ditugu hondakinak
Gu gera dudik gabe naturaren etsaiak
Ingurura sarritan begiratzen degun arren
Gutxitan pentsatzen degu ze zortekok garen
Belaunaldi berriek hau ezagut dezaten
Alda dezagun txipa berandu izan baino lehen

Zain ditzagun gure bazterrak
Ez dezagun hondatu maite degun guztia
Zain ditzagun gure txokoak
Ez dezagun betiko galdu Euskal Herria

Zain ditzagun…
Ez dezagun akatu gure Euskal Herria