2022.06.29
Bazka

Bazka

Arima bako

“Nire begiak zubi izan zirelako, amildegi dira”.*
Aurrez aurre begiratzen nizunean
bertigoa sentitzen nuen
Zu eta zure bi begi elektriko
bi sute gorri dira niretzako
“Nik ere nire uda bat izan nuen
eta bere izenean erre nintzen”*
Eguzkia ez da bidelagun txarra,
ez bazaude basamortua zeharkatzen
Zu eta zure bi begi elektriko
bi sute gorri dira niretzako