Estricalla taldearen errautsetatik sortu zen Bazka taldea. Ibilbide luzeko musikari batzuek osatzen dute proiektua: Hodei Esteban (gitarra), Fer Apoa (ahotsa), Txomin Urriza (gitarra), Erik Berganza (baxua) eta Galder Izagirre (bateria). Tentsio, zarata eta melodien artean kaleratu zuten 2022an Basoaren Ilunean dantza, taldearen lehen disko luzea.