Fermin Muguruzak eta Irungo Dut taldeak —gaur egun kultuzko taldetzat joa— Ireki ateak diskoa kaleratu zuten 1997an, Esan Ozenki diskoetxearekin. Txileko Alerce zigiluak Victor Jara omentzeko Fermin Muguruzari El derecho de vivir en paz kantua eskatu, eta horixe izan zen bi proiektuak batzeko abiapuntua. 1997an, hamaika kantu grabatu zituzten Biarritzen, eta urtea amaitu baino lehen kaleratu zuten diskoa, hardcorea, jungle musika eta drum and bassa uztarturik. 1998an, biran aritu ziren Europa eta Hego Amerikan, Gaitzerdi antzerki konpainiaz lagunduta.