2020.01.20
Fermin Muguruza eta Dut

Fermin Muguruza eta Dut

  • Irun (Gipuzkoa)
  • Hardcorea, Rocka, Reggaea

Atzera

Festimad (Madrid, 1998.05.02)

Esnatu lurra, esnatu

Negu gorria
Ez da oraindik bukatu
Udaberria hurbil dela
Iragartzeko
Joaredunen zintzarriak
Entzuten ditugu
Neguko letargia astinduz

Gonazpikoa, binaka errenkadan
Ardi larruak, lurra iratzartzeko
Ttuntturroa buruan
Eta zaldi-isatsa
Izpiritu txarrak uxatzeko

Esnatu lurra, esnatu

Zintzarrien hotsak,
Barneak kolpatuz
Ihauteriaren hasiera adierazten
Pagadi eta aritzaditan
Aritzen diren
Motozerrak geldiarazten

Isiltasuna, basoan nagusitzean
Inoiz moztu ezin izan zuten
Enborrean
Sarturik gelditu zitzaien
Aizkorari
Begira, loratu zaio kimu bat

Esnatu lurra, esnatu

Kimuak jaio, bizitza loratu
Hastera doa izatearen zikloa
Aiako harriak ere esnatuko dira
Beren indarra barneratzen
Hasia naiz

Hil zitzaigun lagun
Bakoitzarengatik
Landatu genuen zuhaitza
Berpiztu da
Lurra ohartzeko udaberria
Datorrel a
Ihauterietan
Mozorrotuko gara

Esnatu lurra, esnatu
Negu gorria agurtu,
Udaberria agertu
Esnatu lurra, esnatu
Kimuak jaio, bizitza loratu
Esnatu lurra, esnatu