2022.06.29
Bazka

Bazka

Bhiena

Labanaren musuen zain,
izarra oldartu egiten da
ez hiltzeko,
arnasteko.
Izpien euriaren zain,
ilargia itzuli da
sua itzaltzeko,
ni maitatzeko.
Dantza iheskor. Dantza iheskor.
Dantza iheskorra zu ahazteko
eta ni askatzeko.
Su beltz, su hotz.
Dena erretzeko.
Maitia maitasuna hila dago!