2018.03.01
Bide Ertzean

Bide Ertzean

  • 1998
  • Tolosa (Gipuzkoa)
  • Pop-rocka
  • Webgunea

Atzera

77
play_buttonadd_button
EROSI

77

2013 - Gaztelupeko Hotsak


  • Harriak hegan(Hitzak eta musika: Imanol Ubeda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Bilatuko zaitut(Hitzak: Gotzon Barandiaran-Musika: Imanol Ubeda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Nire aberriaz(Hitzak: Mikel Ibarguren-Musika: Imanol Ubeda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Egunen batean(Hitzak eta musika: Imanol Ubeda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Zenbat aldiz(Hitzak eta musika: Imanol Ubeda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Araneko iturrian(Hitzak eta musika: Imanol Ubeda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Sustraiak zainen ordez(Hitzak eta musika: Imanol Ubeda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Uzturpe 1970(Hitzak eta musika: Imanol Ubeda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Izena(Hitzak eta musika: Imanol Ubeda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Iragana deika(Hitzak eta musika: Imanol Ubeda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • Zenbakiak(Hitzak: Jose Luis Otamendi-Musika: Imanol Ubeda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon
  • "Jaun andreok, bihar arte"(Hitzak eta musika: Imanol Ubeda)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook iconhitzak icon

Formatua: CD


Iraupena: 41' 21"


Argi kodea: GH-220


Azala: Joseba Ponce


PARTAIDEAK

  • Karlos Aranzegi, bateria
  • Joni Ubeda, baxua
  • Imanol Ubeda, ahotsa, gitarra, harmonika

GRABAZIOA

Sarobe (Urnieta, Gipuzkoa), 2012ko abuztuan


SOINU TEKNIKARIA

Jordi Mora


LAGUNTZAILEA

  • Suso Saiz, gitarra

EKOIZPEN ARTISTIKOA

Suso Saiz


GENEROA

Pop-rocka

“Aupa, Karlos! Kafe bat hartuko dugu? Imak eta nik proposamen bat egin nahi dizugu”. Hala egin zion Joni Ubedak Karlos Aranzegiri proposamena, eta hortik sortu zen, 1998ko udan, Bide Ertzean. Ubedatarrak Deabruak Teilatuetan taldetik zetozen. Taldea sortu aurretik, hilabete batzuk lehenago, Dana lanbrotute ikustot muntaketan parte hartu zuten, Jose Luis Otamendi, Koldo Izagirre etaIñigo Aranbarri poetekin, eta Deabruak Teilatuetan taldearen alternatiba akustiko moduan eta poesiaren eta kantuaren arteko zubi moduan asmatu zuten Bide Ertzean. Aranzegi berriz, besteak beste, Egan Berria taldean aritua zen 1995. urteaz geroztik.

Eta hala grabatu zituzten bost abesti, 1998ko udazkenean, Imanol Ubedak (ahotsa eta gitarra), Joni Ubedak (baxua eta koruak) eta Karlos Aranzegik (bateria), Fran Iturbe gitarristarekin (Jotakie) eta Labrit kantariarekin, Azkarateko Katarain estudioan (Nafarroa). Horietako bik Otamendiren hitzak zituzten, eta beste hirurak Ubeda anaiek sortutakoak ziren. Poesiaren eta kantuaren arteko zubi horretan, Zure minari diskoa (Gaztelupeko Hotsak, 1999) esanguratsua izan zen. Izan ere, Otamendiren poemak bildu zituzten osoki diskoan. Ordurako, taldea boskote bilakatua zen. Disko hark, halaber, Senideak elkartearen eskariz egindako “Badator eguna” kantua zekarren, Gorka Urbizuk (Berri Txarrak), Igor Elortza bertsolariak eta Ruper Ordorikak kantatzen zutena.

438

Labrit, Joni Ubeda, Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi eta Fran Iturbe (1998).

Baina Bide Ertzean ez zen sortu besteren poemak kantatzeko, eta Grisa diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2000) eurek sorturiko hamahiru abesti bildu zituzten, Iñigo Aranbarriren testu batekin batera. Grisa-ren musikari dagokionez, kolaborazioz beterik iritsi zen diskoa, musika harremanak egiteko bide dela erakutsiz. Hala, Gorka Urbizu, Xabier Solano (Etzakit), Betagarri taldeko metal hirukotea, Alos hari laukotea eta Mikel Erentxun entzun litezke Kaki Arkarazok ekoitziriko disko horretan. Dana lanbrotute ikustot eta Zure minari pop akustiko eta gozotik gertu zeuden, eta Grisa rocketik gertuago dago. Joserra Senperena pianista eta teklatu jotzailea taldera gerturatu zen kolaboratzaile gisa, eta Labritek utzi egin zuen, bakarkako ibilbideari ekiteko.

439

‘Grisa’ diskoa grabatu zuen laukotea.

“Gutasuna” zegoen Grisa diskoan, eta “nitasuna”, berriz, hurrengoan: Maite out diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2002). Hamabi pop kantuetan aire barrukoagoa lortu nahi zuen Tolosako taldeak, eta horretarako, beste behin Otamendiren eta Aranbarriren letretara eta lehen aldiz Kirmen Uribe idazlearenetara (“Atsegin ditut“) jo zuen; iragana eta geroa, itomena eta irtenbidea, itzala eta argia, kolorea eta grisa dikotomien erdian dauden gainontzeko letrak Ubedatarrenak dira. Hirugarren disko luze horrek berezitasun bat ere badu: grabazio sistema aldatu egin zuten. Disko osoa ohi bezala jarraian grabatu beharrean, 2002ko apirilean hasi ziren grabatzen, eta uztailean jarraitu zuten.

Estatu Batuetako eta Ingalaterrako poparen eraginpean landutako diskoa argitaratu zuten segidan, Esan bare (Gaztelupeko Hotsak, 2004). “Pop britainiarraren edota estatubatuarraren unibertsoan sar daitekeen taldea da Bide Ertzean, eta jotzen edota kantuak sortzen ari garen heinean, baten edo bestearen eragina azaleratzen dugu”, zioen Joni Ubedak Esan bare-ren aurkezpenean. Hala aurkeztu zuen, berriz, diskoa Gotzon Uribe kazetariak: “Euskaraz egindako pop musikan bere bidea egiten ari den banda baten diskoa da Esan bare. Eta popaz hitz egiten dugunean, Londres edo Kalifornia edo Baltimore edo Minnesota edo New Yorkez ari naiz, besteak beste, Bide Ertzean taldearen konposizio berrietan musika eraginak aurkitzeko. Denbora erdiak, melodia argitsuak eta errepikak elkartzen zaizkio pop-rock klasikotik edaten duen errepertorioari. Klasizismoa, melodia argiak, kristalinoak eta ahots liluragarriak darizkio Bide Ertzean bandari. Beatles, Brian Wilson, Big Star, Elliot Smith, Cars, Neil Young, JJ Cale, Costelo bezalako artistak edo Jayhawks berak ere, aurki daitezke testu zainduak dituzten abeste hauetan”. Testuei dagokienez, Esan bare-n ere poetei hartu zizkieten hitzak: “Iritsi dira notiziak”, “Zerotik hasi” eta “Zuhaitzaren denbora” Kirmen Uriberenak dira, “Konplotean dihardut” Jose Luis Otamendirena da, eta Mikel Ibargurenena “Hotel Bel-Air”.

240

Joserra Senperena, Imanol Ubeda, Fran iturbe, Karlos Aranzegi eta Joni Ubeda.

Zortzi urteko ibilbidean bestelako geldialdi bat ekarri zuen Non dira diskoak (Gaztelupeko Hotsak, 2006). Espainiako 36ko gerra dute kantagai disko horretan, etxeko gertakizun batek bultzatuta. Izan ere, ubedatarren aitak behiala hauxe esan zien semeei: “Nik jakin nahiko nuke gure aita non dagoen”; ez baitaki non duen aita, eta aitona, berriz, fusilatu egin zioten. Etxean ordura arte tabu izan zen gai horri heldu, eta 13 abesti idatzi zituen Imanol Ubedak, baina disko biografikoa ez eta etxeko gerraz baino gehiago 36ko gerraz diharduen disko bat egin zuten. “13 rosas rojas” kantua (izenburua gaztelaniaz izan arren euskaraz abesten dute) gerraostean hil zituzten Juventudes Socialistaseko 13 emakumeen omenez egin zuten, Manuel Goenagak Usurbilgo gudari baten inguruan kontaturikoa ere jaso zuten (“Manuel Goenagak kontatutakoa”), eta “Les dones del 36” Kataluniako izen bereko elkartearen oroimenez sortu zuten.
Hitzek eraginda, dramatikotasun puntu bat du oraingoz Bide Ertzeanen azkena den disko horrek, eta musikari dagokionez ere apaindura gutxiko kantuak dira, ahotsa eta gitarra oinarri dutenak eta Joserra Senperenaren pianoak minimalismora eramaten dituenak. Beste behin, Gorka Urbizuk kolaboratu zuen diskoan, eta lehenengo aldiz Quique Gonzalez madrildarrak.

Bestalde, Bide Ertzeanen hamargarren urtemuga zela eta, jatorrizko hiru taldekideak -Ubeda anaiak eta Karlos Aranzegi- bildu egin ziren eta lehen diskoko kantuak eman zituzten kontzertu batean.

Garai batean, Imanol Goikoetxea gitarristak (Gozategi) Fran Iturbe ordezkatu zuen kontzertuetan, Los Angelesen (AEB) bizi baita gaur egun gitarrista. Hala ere, 2009ko urtarrilaren 16an zuzeneko diskoa eta DVDa grabatu zuen boskoteak Tolosako Leidor antzokian, eta bertan Iturbek hartu zuen parte. 2009ko udazkenean argitaratutako lan horretan bere ibilbide osoaren errepasoa egiten du Bide Ertzeanek, eta kantu berri bat aurkeztu: “Grafitti“.

2478

‘Leidor Sessions’ zuzeneko diskoaren grabazioa.

Hurrengo urtean, 2010ean, Don Inorrez argitaratu zuen boskoteak. Disko hura aurkezteko bira Donostiako Viktoria Eugenia antzokian ireki zuen taldeak, eta hiri bereko Kursaal auditorioan itxi zuen.

2012ko urrian, Jon Benito idazlearekin batera, Ez zaitut abandonatuko poesia eta musika ikuskizuna estreinatu zuten Joni eta Imanol Ubedak, eta hurrengo urtean 77 kaleratu zuten (Gaztelupeko Hotsak, 2013). Hirukote formatuan taldeak grabatutako lehen lana da, eta Suzo Saiz espainiarrak ekoitzi zuen. Gertaera familiar batetik abiatuta, 70eko hamarkadaren amaierako memoria historikoa berreskuratzeko ahalegina egin zuen Bide Ertzeanek disko horretan.

Bide_Ertzean

Hirukote formatuan grabatu zuten ’77′ diskoa. (Conny Beyreuther)

Bisde Ertzeanek estreinaturiko azken lanak ere poesiarekin du zerikusia. Joxean Artzeren Bizitzaren atea dukegu heriotza eta Heriotzaren ataria dugu bizitza poema liburuetan oinarritutako ikuskizuna landu du Oier Guillan eta Asier Sarasola aktoreekin: Nola belztu zuria. 2014ko maiatzaren 3an estreinatu zuten Usurbilen.
Testua: Ainara Gorostitzu

Atzera

Harriak Hegan

Atzera

Teaser Bide Ertzean 77

Atzera

Paperezko Kontzertuak

Atzera

Graffitti (Leidor Sessions)

Atzera

Zuk esan (Leidor Sessions)

Atzera

Bide ertzean (Leidor Sessions)

Atzera

Zure irria (zuzenean)

Atzera

Atsegin ditut (zuzenean)

Atzera

Berriz berpiztu naiz (zuzenean)

Atzera

Zerotik hasi (zuzenean)

Atzera

Nola belztu behar zuria (trailerra)

Atzera

Plaza Berrian (zuzenean)

Atzera

Zure irria (zuzenean)

Atzera

Erreportaia ETBn

Atzera

Baforea (akustikoan)

Atzera

San Josera bidean (akustikoan)

Atzera

Bakarrik bahago neguan (zuzenean Sopelan 2011n)

Atzera

Zuk esan (Bonberenea, 2006-02-03)