Bilbomatiks

Bilbomatiks

  • Bilbo
  • Reggaea, Ska

Etxean lez

Sartu, ba, sartu ta etxean lez.
Nirea zure egin, pasa zaitez!
Handia ez bada ere, lagun,
egon etxean lez

Zerbeza pare bat hartuko ta
bitartean zu binilo artean,
Akatzena esku artean duzu,
ez da aukera makala!

Ez, ez dakit,
irribarre horri zer erantsi.
Minutuak segunduak dira,
sofan hartuko dugu hurrena.
Ordu txikiak dira,
sofan hartuko dugu azkena.  

Ta ez galdetu, ez, etxean lez. 
Zapatak kendu ahal ditut? Mesedez!
Nireak ez dakit ia non dauden.
Egon etxean lez!  

Birra bukatu ta etxean lez,
laztan ta muxu artean, zorionez
Loak gu biok hartuko agian, 
baina gaurkoan ez betiko lez.