Jamaikako ska, rocksteadya, skinhead reggaea… horiexek dira Bizkaiko hiriburuko Bilbomatiks taldearen proposamenak. 2015ean kaleratutako disko luzean, arreta jarri diote Jamaikan 60ko hamarkadan izandako iraultza artistiko eta politikoari. Garai hartako eztanda gurera ekarri nahi izan dute, bederatzi kantutan. 2023an iragarri zuten taldearen agurra.