Noruega inguruan,
neska bat, burdinezko ibaia.
Zeharkatzen zuen, langileek ikusi,
koskortzen ziren garabi guztiak.
Ke ta kirats artean
badator Karola.
Desioa aurrez aurre egunero,
lana, arnasa ta metal taupadak
gelditzen ditu beti greban bezala.
Batzuen amesgaizto, besteen ametsa.
Ke ta kirats artean
badator Karola.
Nola aldatzen diren gauzak!
Garabi zaharrak orain
hilak, ikustezinak.
Datozenak, den-denak.
Ustel usaina dute inguruan.
Zer egin kamarada?
Lantegirik jada ez dago
ta ez dago Karola.
Noruega inguruan,
neska bat, burdinezko ibaia.
Zeharkatzen zuen txalupa baten.
Batzuen amesgaizto, besteen ametsa.
Ke ta kirats artean
badator Karola.