Ry Cooder eta Jean-Michel Jarre bakarrik geratu dira, esku artean zituzten kantuetarako filmik gabe. Zinema zuzendaria birus batek jota hil da, edo dena-azkar-merke-eta-salgarriren apologetikoek itota. Baina zeluloidea berrerabil daiteke gigabyte formatuan? Burrundaria «egingo ez den film baterako soinu banda» da, Unai Pelayo Pelax eta Andoni Olaetxea musikariek ondua.