2014. urtean sortu zen Burun Danga taldea, Donostian, eta hurrengo urtean hiru kantuko EP bat grabatu zuten Berako Mik estudioan. MusikIrun maketa lehiaketaren bosgarren edizioa irabazi zutenez, beste bost kantu grabatu zituzten Berriozarko NX estudioan. Bi lanetako kantuak elkartuz, taldearen lehen lan luzea kaleratu zuten 2016an: Malus Domestika.