Iruñeko post-hardcore taldea da Candidato Manchu. Imanol Goñi (ahotsa), Juantxo Nuin (gitarra), Alberto Beunza (baxua) eta Ion Aritz Dallo (bateria) dira taldekideak, El Trono de Judas, Okerman eta Antigua y Barbuda taldeetan aritutakoak haietako batzuk. 2016an kaleratu zuten beren lehen EPa, eta bi urte geroago Hartza kaleratu zuten, taldearen iraupen luzeko lehen diskoa.