2018.07.13
Candidato Manchú

Candidato Manchú

  • 2015 - 2018
  • Iruñea
  • Post-hardcorea, Rocka

Haize bolada

Berdin du non sartu haiz 
Non galdu haiz 
Ni beti egongo nauk zain 
Hire zain 

Zauden lekuan 
Egongo naiz 
Albotik 
Bertan 
Bertan 

Ez pentsa 
Bakarrik zaudela 

Ez dago hesirik 
Ez mugarik 
Gure lotura 
Hautsiko duenik 

Ez pentsa 
Bakarrik zaudela 

Distantzia, denbora eta ulertezintasunetik erbestea gaindituz 
Jendez betetako basamortuaren erdian 
Zure ilea laztantzen duen haize bolada izango naiz 

Izango naiz 
Haize bolada 
Izango naiz