Ilaki Agirre Nax Agirre musikari arrigorriagarraren lehen taldea izan zen Duenak Azer Piper, 80ko hamarkadaren amaieran sortutakoa. Bi lan kaleratu zituen taldeak: hiru kantuko Estropozu maketa (1990) eta Irudimenari boterea diskoa (1992). Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan parte hartzeaz gain, Bilboko Aste Nagusian kontzertu bat jotzeko aukera izan zuen taldeak, baita Radio Euskadiko La jungla sonora irratsaioan saio akustiko bat grabatzekoa ere.