2022.05.05
Dukkha

Dukkha

Azkarregi erren

Hortxe goaz aurreraka 
hankak hara doaz eta 
burua gora, eskubi, ezker 
zearo azeleratuta noa! 
Martxa motzena sarturik 
erreboluzioa gora! 
Orain ezin dut inolaz geratu 
ez dut garaiz ikusiko horma! 

Ezin esan 
ezin egin 
ezin pentsa 
ezin senti 

Zirkulotan biraka nabil 
erpina aurkitu nahiean 
estabilitatea/indar zentripetoa urritzen ari da 
jada albotarantza noa! 
Lerro zuzena ezin dut egin 
balantza larriagoa da 
apur bat hala jarraituz gero 
barkua irauli egingo da! 

Ezin esan 
ezin egin 
ezin pentsa 
ezin senti 

Hortxe goaz aurreraka 
tunela amaitu beharrean! 
Gasolinari laurden bat barik 
heriotza guri begira!