2022.05.05
Dukkha

Dukkha

Berria jakinarazten

I’m not 
like everybody else 
Ta ez duzu eskubiderik 
zer egin esateko 
Ez dut sinestuko 
esklabuaren papera 
eta zure esanak 
ez dira agindu niretzat 
Denbora gehiago behar bada 
hartuko dut behar adina 
Zure bide zuzena 
niretzat noraeza 


Etsaia norbera 
gugan da bakarrik 
utzi diogun zuloak / kenduyozu behingoz bizia 
mantentzen du bizirik 

Sendatu zure burua 
aurkitu ezazu hilik 
zure hitzek jada 
ez dute oihartzunik 
Rolen rola 
ez dago nigan 
agindua dena 
behar du agintariak 

Etsaia norbera 
gugan da bakarrik 
utzi diogun zuloak / kenduyozu behingoz bizia 
mantentzen du bizirik