Ibiltzen zara,
ezin du jasan
nire aurrean (badakizu) boteretsua zarela
Zure begiak
tanta urdin bizituak
nire barnean zerbait pizten ari da
Atzera begiratzen duzu
sorbalda gainetik muzin eginez
ta ni atzetik nauzu
zakur hozkari okerrena lez
Ez, ez,
ez egin irrifarre,
zure besarkada uztean
zainek estutzen naute
Ez, ez,
ez egin irrifarre
zure begirada urtzean
argi erraiten naute
Ikusten zaitut
burua atzera botatzen
estasiaturik
sentsualki mugitzen
Argi-ilunean
zure profil zorroztua
aldakak mugiz
burua galtzera noa
Ez, ez,
ez egin irrifarre,
zure besarkada uztean
zainek estutzen naute
Ez, ez,
ez izan lotsagabe
hala begiratuz gero
lotu egin beharko naute!
Jada beranduegi da
eta zigarro hori ezpainan duzu
hemen ni, zure aurrean,
neska, kontrol totala daukazu!
Ahoa ireki duzu
musika diostadazu
zure gitarra hartu
ta buru putan larrua jotzen didazu
Ez, ez,
ez egin irrifarre,
zure besarkada uztean
zainek estutzen naute
Ez, ez,
ez izan lotsagabe
hala begiratuz gero
lotu egin beharko naute!
Ez, ez,
geldi zaitez mesedez,
ez esan ez dakizula zer gertatzen ari zaiten
Bai, goazen!
zure lepotik igotzen
bihurgunetatik behera paradisua bilatzen