2020.03.30
Dukkha

Dukkha

  • 2016
  • Andoain (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea

Itaka

Nere Venezia, muxua aurkitu zuen 
tren zahar luzetik suzko portua pasatzen da 
lehen hutsak ziren bagoiak, orain aldiz 
lekurik ez geltokirik gabe 

Atenean eskulturan itzala ikusten da 
Nike eskuetatik erortzen zaiolarik 
nekatua ezkutu gainean inklinatzen da 
sugarretan, iluntzean 

Itsasoa zeharkatu nahi Peneloperen bila 
edozein Odisean murgildu behar bazen ere 
jakinik Karontek, pazientzia amaigabean 
irabazitako (xake) partida itxoiten zuela 

Hori zen jokoa 
iraungitearen pasioa 
amodioaren ordaina 
bizitza bera 

Salomek, berak, burua moztu dit 
eta orain dena buruz behera dakusat 
zeta artean egiten duzu dantza 
lamien kantu eroak bezala 

Itsasoko harrian eserita bilduta 
isilunea entzunez, besarkatuz 
itsasoak zure ezpainak irrikatzen ditu 
bakartasunean oroitu nahi zaitut 

Zerumuga ez dator nigana 
ez banoa zure irlara 
ez bazaitut aurrean 
ez dut mundutik harat ikusten