Denboraren pausualdi ederra
larreen ziklo amaigabea
munduko maitasun asperenak
dantzan sedukzioa eta orbela
Gorputz guztien misterio ahaltsua
barneko jainko guzien amultasuna
norbere amaia den itsasoa
lenengo kresalen zorabioa
Ta nahi baina gehiagotan
nahi baino urduriago sentitzen naiz
barnean dudan ahots hautsiak
kanpora egiten digu ihes
Normalizatutako hitz arrazistak
anai-arrebak banatzen dituzte
gezurrez beteriko gorrotoak
ezjakinen kultura gidatzen dute
Lasaitasun kuttunena urratzen dute
berriz eta berriz ere gezurrez
Txanponak eta tableroa aldatu
ordainsari gabe jokoa moztu
Norbere biziz, hala eginez
argumentuak hautsi kaletik bueltatzen
ohepean baden, Herensugerik
ez da inoiz egon hemen lorerik
Zure begian, atzoko antzera
tenore gehiegi, eta amets falta
(aztura, logura)
Hortzak hortzez zartatzeko beldurra
odola alboan eta herioa
ez dizu utziko ez arnasten
ez dago ez, ez duzu aurkitzen
sentitzen duzun biolentzia
bularra usteldu arte pilatzen zait
hitzak, hitzak falta dira
ez dituzu, ez dira, existitzen!