Egun Beltzak

Egun Beltzak

  • Irun (Gipuzkoa)

Atzera

Trenbidetik

Egun beltzetan

Egun beltzean begi mozkor, zulodun eskuen dantza
Biga jausi, launa eseri, zortzina zirkulutik at
Gurpilpean, hiru hizkira asfaltupean agurra
Buru ero burrunba isilean
Izerdi hotza zirkuluan jausten da

Burdin zaldi, kolore isil, gomazko harrak ilaran
Hasberrientzako atrakzioa, zirkuluan zaldiak hegaz
Kaleidoskopioak ostots egiten ispilu okerrekin bat
Gurpila arin doan heinean

Hiru ta zazpi kartetan bipiak bufanda jan du
Zezena euliak astinduz sartu zen ba filminan
Bilarreko bolak hautsi aurrez aurreko talkan
Bina zatitan,
Zabalgunean,
Espazioan, bere iskinetan

Erakusleihoen zati atzean gala jantzi zapiak
Lera irristailupean iruzur okel gordina
Leiho atzean loroak kapeletik tren txartelak
Ateratzen
Ondoko zubira
Leiho gabeko helikopteroan
Buru ero burrunba isilean
Gurpila arin doan heinean