Egun Beltzak

Egun Beltzak

  • Irun (Gipuzkoa)

Atzera

Trenbidetik

Su itsugarria

Heldu gabe ezin harrapa, heldu gabe ezin lapurtu
Esfortzu gabe ezin zauritu, inor ez izorratu

Nere abesti hau ez duzu itoko
Nere abesti hau ez duzu hilko

Etxea erre, hark ez du ikusi
Etxea erre, zitalak ez daki
Mundo hontan jaio dela
Norbaitena da ardura

Su itsugarria, itzal ez dadila
Su itsugarria, itzal ez dadila

Kaletik iraulika nere malkoez zaborra urtzen
Gona berria urratuz isilarazi ninduten

Aintza herri langile handiari
Garaitezin herri ahaltsuari

Etxea erre, hark ez du ikusi
Mozkortuta joka egon da
Hark ez du gogoratzen
Nork iraindu zuen lehen

Su itsugarria, itzal ez dadila
Su itsugarria, itzal ez dadila

Izartean isuri kantu, berogailu tutuan sartu
Ttipi ttapa hankatxoekin gure lur ederretik

Irri gorri indartsuz barrez eguzkia
Su itsugarria, itzal ez dadila