Ekida arte ekimen sozialista Euskal Herriko Mugimendu Sozialistari lotutako arte plataforma da, 2021ean sortua. Hainbat diziplinatako gaitasun artistikoak antolatzea eta politika sozialistari lotzea du helburu: «Artearen merkantilizazio basatiko eta despolitizazioko garaiotan, Ekidak artearen potentzia iraultzailearen berraktibazioaren eta sarbide unibertsal eta doakoaren defentsa egiten du, eta horretarako egiten du lan».