2022.04.29
Ekida

Ekida

Bizitza joan, bizitza ihes

Bizitza joan, bizitza ihes

Jatorrizkoa: Jacques Marchais

Antolakuntza, moldaketa eta ekoizpena: EKIDA

Atzera

Bizitza joan, bizitza ihes

Jatorrizkoa: Jacques Marchais

Antolakuntza, moldaketa eta ekoizpena: EKIDA

Langile baten galderak liburu baten aurrean

Zazpi Atedun Tebas hura, nork eraiki zuen?
Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri.
Erregeek garraiatu ote zituzten harritzar haundiok?

Eta hainbatetan porrokatua izan zen Babilonia,
nork jaso zuen beste hainbestetan?

Lima distirant hura eraiki zuten langileak,
ze etxetan bizi ote ziren?
Txinako Harresia bukatu zen iluntzean:
nora jo zuten harginek?

Erroma bikain hura garaitza arkuz beterik.
Nork altxatu zituen?
Nortzuk menperatu zituzten Zesarrek?

Hain ospetsua zen Bizantziok,
jauregiz besterik ez ote zuen bertako jendearentzat?

Alegiazko Atlantidan berebat, itsasoak irentsi zuen gauean,
biztanleak ito zorian oihuka ari zitzaizkien
beren esklaboei laguntza eske.

Felipe Espainiakoak negar egin omen zuen
bere Armada urperatu zenean.
Ez ote zuen beste inork negarrik egin?

Garaitza bat orrialde bakoitzean.
Nortzuk atondu zituzten garaitza banketeak?

Zenbat historia, hainbat galdera.
Historiak bezainbat galdera.
Zenbat historia! Zenbat galdera!