Eraldatzen Azkoitian sortu zen, 2022an. Rock eta metal indartsua egiten dute, indarrez betea: Berri Txarrak eta Kuraia taldeen eragina nabari zaie. 2025ean kaleratu zuten lehen diskoa, taldearen izen berekoa eta hamar kantuz osatua. IƱaki Odriozolak (ahotsa), Oihan Otaegik (baxua), Nestor Aguadok (gitarra) eta Alvaro Guineak (bateria) osatzen dute taldea.