Eraldatzen, Azkoitian 2022an sortua.
Musika zuzena euskaraz. Néstor (Azpeitia, gitarra) eta Oihan (Azpeitia, baxua) elkartu ziren zarata pixka bat ateratzeko asmoz. Alvaro (Cabrerizos, bateria) ezagutzean hasi ziren abestiak sortzen eta Iñakirekin (Azkoitia, ahotsa) hartu zuen gaur egun duen talde izaera.
Udaberri honetan, bateria aldaketa izan dute, gaur egun Mikel Indo (Donostia) da bateria-jotzailea eta hasi da zuzenekoak ematen.
Rock/metal indartsua egiten dute, energiaz betea, Berri Txarrak eta Kuraia bezalako taldeen eragina dutela esan daiteke. Gogotsu daude oholtzak dardarka jartzeko.
“Hasi gara Eraldatzen, zuek?”