2016.10.26
Ero

Ero

  • Galdakao (Bizkaia)
  • Rocka

Atzera

Elite

Atzera

Koherentzia

Atzera

Bidaiatzen

Atzera

Haizea vs. horma

Egilea: Tamara Lucarini

Bidaiatzen

Ziur gaude irtengo zarela
aurrerantza gurekin batera
eta bidea errazten ahaleginduko gara.
Gure esku zure bizi nahia berreskuratzea.

Bidaiatzen infernutik ateratzeko,
gogoratuz maitatu zenuen guztia.
Bidaiatzen ametsen eremu goxotik,
askatuz lokarriak.
Eta gurekin bat lortuko duzu
iragana zapaltzea.
Berriro ere aske izateko.

Hemen gaituzu betirako, beharrak asetzeko.
Irtenbide bakarra aukeratu, lagunez inguratu.
Aurrera begira.

Bidaiatzen gauza ederrenak ikusteko,
berriz bizitzeko une sentikorrenak.
Bidaiatzen bizitzaren jolas parketik,
onena kanporatuz.
Eta gurekin bat lortuko duzu
iragana zapaltzea.
Berriro ere aske izateko.
Libre izateko.

Jainkorik ez dago gaur babesik emateko.
Beldurrak dituzu aurrez-aurre,
adorea eskuratuz.

Zin dagizut, zinez, etsiko ez duzula.

Eta gurekin bat lortuko duzu
iragana zapaltzea.
Berriro ere aske izateko.
Berriro libre izateko.

(Eneko M.)