Bizkaiko rock talde bat da Ero, 2007. urtean sortua. Musikan nabari zaie metalaren eragina, baina 90eko hamarkadako punk-rock musikarantz jotzen dute batzuetan, kantuak arinduz eta sinpletuz. Bi disko kaleratu ditu taldeak: Airean mugak 2012an, eta Garaiz gaude 2016an.