2016.10.26
Ero

Ero

  • Galdakao (Bizkaia)
  • Rocka

Atzera

Elite

Atzera

Koherentzia

Atzera

Bidaiatzen

Atzera

Haizea vs. horma

Egilea: Tamara Lucarini

Haizea vs horma

Kabroi hoien eskutan utzi dugu bizitza
eta astindu gaituzte etengabe
Axolagabe daude gogo txarrez agintzen
urteak dira eta okerrera goaz

Haizea hormaren kontra joka
eta momentuz
norabidez aldatzeko ez gara
gauza izan

Biharraren zain egon eta atzokoa ahaztu
Euskal herrian posiblea da?
Odol xurgatzaileen irriak dirauela
honen amaiera gertuago da

Haizea hormaren kontra joka
eta momentuz
norabidez aldatzeko ez gara
gauza izan

Haizea hormaren kontra joka
baina orain
norabide berria hartuko du
egoerak

Egunetik egunera etsipenak dirau
ergel kopurua handitzen ikustean
Zonbi armada argia jarraitzen
ardiak bailira otsoa gurtzen
Zu ta ni orain geldiezinak gara
beraien harresia kolpeka eraisten
mehatxuari aurre egiten
kolpez-kolpe gurea eraikitzen
gure etorkizunean lekurik ez dutelako
gurea ez bada ez delako izango

Hormaren kontra joka baina orain
norabide berria hartuko du
etorkizunak