2016.10.26
Ero

Ero

  • Galdakao (Bizkaia)
  • Rocka

Atzera

Elite

Atzera

Koherentzia

Atzera

Bidaiatzen

Atzera

Haizea vs. horma

Egilea: Tamara Lucarini

Leun biolentziaz

Ihes egiteko saiakera honetan
alferrik ari zara korrika.
Zure pausuen oinatzak
gidatzen naute zugana.
Ez dago irtenbiderik.
Ez duzu inora jotzerik.

Gal gaitezen izarazko itsasoetan
sakonean ito arte.
Heldu gogor, salto egitera goaz
amildegi barrenera.

Denbora gelditu da bat batean
erlojuak izoztu egin dira.
Izerdiaz blai, buruz behera
bihotz taupaden erritmora goaz.

Guda hontan ez da galtzailerik.

Hemen eta orain laztan nazazu
goxo amorruaz, biolentziaz.
Hemen ta orain erauzi azal
metro karratu bakoitza.

Sekretuz estali dugu dena
lau horma hauen artean.
Mundua bukatu egin dela
konturatu egin gabe,
salto egitera goaz.

(Julen G.)