2016.10.26
Ero

Ero

  • Galdakao (Bizkaia)
  • Rocka

Atzera

Elite

Atzera

Koherentzia

Atzera

Bidaiatzen

Atzera

Haizea vs. horma

Egilea: Tamara Lucarini

Ahimsa

Herriarekin batera bide bat eraiki zenuen
burua eta arima erabiltzen
Lehen mundutik afrikara, afrikatik zure etxera,
munduan gauzak aldatzeko gogoaz

Nortasunez betetako ibilbidean
betirako geratu da mezua
Itzali zen zure argia baina ez zure hitza
Ahimsa da armarik onena

Odolik gabe eskuetan, bakearen ikurra,
jende xumearen ondoan
Errespetuaren zaindaria, errespetuaren gidaria
errealitatea eraldatzeko arma

Nortasunez betetako ibilbidean
betirako geratu da mezua
Itzali zen zure argia baina ez zure hitza
Ahimsa da armarik onena

Maitasunez,
bestearen lekuan jartzeko ausardia
Zorionez,
jaso dugu munduari helarazi zeniona

Bakearen bidearen eredua zara
irtenbide berri baten erakuslea

Nortasunez betetako ibilbidean
betirako geratu da mezua
Itzali zen zure argia baina ez zure hitza
Ahimsa da armarik onena