2016.10.26
Ero

Ero

  • Galdakao (Bizkaia)
  • Rocka

Atzera

Elite

Atzera

Koherentzia

Atzera

Bidaiatzen

Atzera

Haizea vs. horma

Egilea: Tamara Lucarini

Izarren azpian

Oraindik ez dakit nor garen
zertara etorri gara?
bidaia luzea izan da
Hau ez da gure sorlekua
atzean utzi genuen
izena denboran galdu dugu

Izarren azpian ametsak erail zizkiguten
Izarren azpian gure amesgaiztoa hasi zen

Bazterrean utzi gaituzue
gugan pentsatu gabe
infernua merezi duzue
Hau al da zuen erantzuna?
Filmetan saldutakoa?
Historia lekuko izango da

Izarren azpian ametsak erail zizkiguten
Izarren azpian gure amesgaiztoa hasi zen

Behar dudan guztia indarrez hartuko dut
burua altxatzeko , duintasunari eusteko
Baina ez dut inoiz ahaztuko nork bultzatu gaituen
ezbehar honetara nahiz eta bizirik iraun
Bizi
Iraun

Oraindik ez dakit nor garen
zertara etorri gara?
bidaia luzea izan da
Dunen magalean etsipena
atzean utzi genuen
zerumugan hesiak besterik ez

Izarren azpian ametsak erail zizkiguten
Izarren azpian gure amesgaiztoa hasi zen

Behar dudan guztia indarrez hartuko dut
burua altxatzeko , duintasunari eusteko
Baina ez dut inoiz ahaztuko nork bultzatu gaituen
ezbehar honetara nahiz eta bizirik iraun

Daukadan guztiari indarrez helduko diot
burua harro altxatzeko

Bizi, iraun