2016.10.26
Ero

Ero

  • Galdakao (Bizkaia)
  • Rocka

Atzera

Elite

Atzera

Koherentzia

Atzera

Bidaiatzen

Atzera

Haizea vs. horma

Egilea: Tamara Lucarini

Ero

Erotuta, kaletik zehar
alde batetik bestera.
Egunero azaldu behar
zein den gure asmoa.

Aurpegian ikusten da
oihu egiteko beharra
eta barneko indarra.
Bidea egiten goaz.

Erotuta, akorde hutsekin
inoiz baino hobeto sentitzen gara.
Zarataren beharra dugu
uneoro hartzeko arnasa.
Dugun guztia emateko
denbora gelditzen zaigu
eta egunero azalduko dugu,
gure asmo bakarra.

Aurpegian ikusten da
oihu egiteko beharra
eta barneko indarra.
Gure bidean goaz.

Helmuga urrunera doa
eta jarraitzen dugu bere atzean,
argia dago errepidean,
gure bihotzeko motorean sua.
Betiko sarean itsatsita,
gu gara zure lagun zintzoenak
eta hor gauden bitartean
jarraituko dugu erotuta.

Iparra galdu arren
bidean galdu arren
sarean aurkituko gaituzue.
Ahotsa galdu arte
soinua itzali arte
laino artean erotuta agertuko gara.

(Eneko M.)