2016.10.26
Ero

Ero

  • Galdakao (Bizkaia)
  • Rocka

Atzera

Elite

Atzera

Koherentzia

Atzera

Bidaiatzen

Atzera

Haizea vs. horma

Egilea: Tamara Lucarini

Koherentzia

Egia behar duzu, zure egia.
Eraikiz asmoak.
Eta denon lekuan jarri behar zara.
Oroitu ezazu esaldia.
Koherentzia eskatzen duzu
bide zuzena hautatzeko,
zure ideiak indartzeko.

Dena ez da zuria, ez da beltza,
Gris kolorekoak.
Norberak badauka bere iritzia,
zurea bezain bidezkoa.
Koherentzia eskatzen duzu
nor zara zu lagun
nire burua epaitzeko?

Lasai, erabaki zuzena hartuko dut,
nigatik ez zaitez arduratu.
Zure ideiak defendatu,
nigatik ez zaitez arduratu.

Eta denborarekin, egi bakarra,
portu okerrera eramaten zaitu.
Eta badakizu, ez dago atzera bueltarik.
Urteak aurrera, mezuak nahastuta,
zure aurka bueltatuko dira.

Atzoko hitza gaurko ez du balio.
Zein da orain, zein da zure erantzuna?
Mezua aldatuta aurrera zoaz.

Non dira zure argudio zaharrak?
Justifikatu ezina, ezin justifikatu.

(Eneko M.)