2014.05.24
Estitxu

Estitxu

  • 1944 - 1993
  • Beskoitze (Lapurdi)-Bilbo
  • Kantautorea
Estitxu
play_buttonadd_button
 
Zortzikoak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Estitxu, ahotsa, gitarra
  • Juan Etxebeste Gubia, lehen biolina
  • Jokin Melara, lehen biolina
  • Rafael Lopez Pascual, bigarren biolina
  • M. Angeles Fagoaga, biolontxeloa
  • J. Markos Juaristi, baxua
  • Pako Diaz, bateria
  • Jose Alberto Batiz, gitarra
  • Fermin Estagnan, flauta
  • Juan Maria Ruiz de Sola, oboea
  • Luis Maria San Juan, akordeoia
  • Juan Carlos Irizar, pianoa, sintetizadoreak, arpegioak, zuzendaritza
  • Doinuzahar abesbatza

 
Guraso
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Estitxu, ahotsa, gitarra
  • Jean Phocas, baxua
  • Mixel Ducau, gitarra, saxofoia, flauta
  • Mario Gachis, gitarra
  • Beñat Amorena, bateria
  • Jean Garin, teklatuak, tronboia, indiar flautak
  • Gerard Luc, akordeoia, bandoneoia

 
Estitxu
 
Zirikan

PARTAIDEAK

  • Estitxu 
  • Alain Clap 
  • Mario Gachis 
  • François Jimenez
  • Jacques Roux
  • Jacques Aurichio

 
Sabin

Sabin

1978 - OR

PARTAIDEAK

  • Estitxu 
  • Iker Robles-Arangiz

 
Estitxu
 
Estitxu
play_buttonadd_button
 
Estitxu canta
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Estitxu, ahotsa, gitarra
  • Jerry Bilbao, saxofoi altua, saxofoi baritonoa, flauta, organoa
  • Carlos Zubiaga, organoa, gitarra elektrikoa, harmonika
  • Anton Garcia, baxua
  • Patxi Rodeño, bateria
  • Txabi Villaverde, 12 sokako gitarra

 
Estitxu
play_buttonadd_button

Zortziko

Estitxu

Estitxu
play_buttonadd_button

Kattalin

Estitxu

Estitxu
play_buttonadd_button

Udaberria

Estitxu

Guraso
play_buttonadd_button

Bakea'ren urtxo xuria

Guraso

Zortzikoak
play_buttonadd_button

Gu gira Euskadiko

Zortzikoak

Estitxu
play_buttonadd_button

Txori errexiñula / Lili bat ikusi dut / Atzo ttun ttun

Estitxu

Estitxu
play_buttonadd_button

Ez duzu jakin egon

Estitxu

Estitxu
play_buttonadd_button

Guraso'eri

Estitxu

Estibaliz Robles-Arangiz Bernaola 1944ko ekainaren 4an jaio zen, Leku-eder baserrian, Beskoitzen (Lapurdi). Espainiako gerran faxistak etxean sartu ondoren, Bilbotik erbestera jo behar izan zuen Estitxuren familiak, Bordelera (Frantzia) lehenengo eta Kanbora (Lapurdi) ondoren. Estitxuren aita, Manuel Robles-Arangiz, ELA sindikatuaren sortzaileetako bat izan zen, eta Argentinara erbesteratu zen Primo de Riveraren diktaduran. 1936an diputatu izan zen. Estitxuren familia 1949an hasi zen Bilbora itzultzen, baina Estitxu ez zen 1952ra arte bueltatuko.

Musika eta, oro har, arte zaletasun handiko familia zen Robles-Arangiz Bernaolatarrena. Estitxu artean neska koskorra zela, haren zortzi anai-arrebak kantuan, txistuan, dantzan eta antzerkian aritzen ziren Bilbon eta Ipar Euskal Herrian antolatzen ziren jaialdietan. Estitxuren lau ahizpek (Edurne, Garbiñe, Gizane eta Maitane) Ainarak taldea osatu zuten, eta Alatz, Irkus, Ugutz eta Iker anaiek Soroak laukoa. Mutilek disko txiki bat grabatu zuen Ximun Haranekin Baionako Euskal Museoan, eta Joxe Mari Iriondo kazetariaren ustez, hori izan zen “euskal kantagintza berriaren lehenengo urratsa” (1).

Etxeko artista giroak arrasto sakona utzi zuen Estitxurengan: gitarraren laguntzaz, plazaz plaza aritzea erabaki zuen. 1967an hasi zen kantari, 23 urte zituela. Bilboko Santiago Apostoluaren aretoan eman zuen lehen kontzertua, 1967ko Gabon egunean. Jaialdi berean aritu ziren Argoitia anai arrebak, Daikiris orkestra, Sara Soto eta Natxo de Felipe, besteak beste. Estitxuren saioa nabarmendu zuen Xabier Gereñok Zeruko Argia aldizkarian idatzitako kronikan: “Nor da Estitxu au? Entzun ete dau iñork abestuten? Bere etxetik kanpora, iñork bez. Eta orain beste galdera bat: entzun dozue iñork Santiago Apostol teatroan Estitxuri egin yakozan txaloen antzekorik iñoiz? Estitxuren izena, laster, Euskal Erri guztian ezaguna izango da”. Gereñok berak zuzentzen zuen Cinsa diskoetxeak argitaratu zituen Estitxuren lehen singleak, 1968an.

305

Estitxu, gaztaroan.

Hasieratik harrera ona izan zuen Bilbon eskaini zituen emanaldietan: Coliseo Albia antzokian, Seis Estrellas dantzalekuan, Deustuko Casa Vascan… 1968an hiru lehiaketa irabazi zituen: Seis Estrellas dantzalekuan egindako Música Joven lehiaketa, Eibarko San Joan jaietan Radio Juventudek antolatutako Primer Premio de Intérpretes de la Canción en Euskara-Gran Premio de Eibar -Maite Idirin sailkatu zen bigarren; taldeen sailean, Oskarbi eta Ameslariak izan ziren lehen eta bigarren, hurrenez hurren- eta Maulen hirugarrena. Segidan hasi zitzaizkion deika Gipuzkoako, Bizkaiko eta Iparraldeko jaialdi askoren antolatzaileak. Lehen urte haietan AEBetako folk kantuak euskaraz ematen zituen Estitxuk, eta horietako batek, lehen singlean grabatutako “Euskaldun makila“-k, ospea eman zion.

Beskoitzeko urretxindorra goitizena jarri zioten komunikabideek, haren ahotsaren edertasuna zela eta. Estitxuren garai berean kantari hasitako Maite Idirinen arabera, “izugarria zen, ahots ederra, naturala eta lasaia zuen” (2). “Bihotz handiko neska zen, sinpatiaz betea, komunikatzaile ona, eztarri ederraren jabe, eta kantatzeko modu berezi eta harrigarria, irribarre zabala eta lagunarterako aparta”, dio Estitxu gertutik ezagutu zuen Joxemari Iriondok (1). 1969. urte hasieran Mexiko eta Venezuelara joan zen kantatzera, Euskal Etxeak gonbidatuta. Hainbat emanaldi eskaini zituen hilabete baino gehiago iraun zuen egonaldian, eta hango komunikabideek oihartzun handia egin zioten. Zeru garbia kantuak arrakastaren gozoa ekarri zion, eta hurrengo urtean Caracasko Promus diskoetxeak Una voz increíble diskoa argitaratu zion. Estitxuk moldaturiko hamar kantu eta berarentzat beren beregi sortutako “Tonadillera campesina” bildu zituen diskoak. Haatik, kantu hori ezabatu egin zuten Espainiako Movieplay diskoetxearen argitalpenean (Bakarrik), zentsuraren beldurrez antza. Euskaraz abesten zuten beste hainbat kantarik bezala, frankismoaren zentsurarekin hainbat aldiz topo egin zuen Estitxuk. Esaterako, Bilbon gor-mutuen elkarte baten aldeko kontzertuan parte hartzea debekatu zioten 1970ean, eta Espainiako TVE telebista publikorako grabatutako saioa ez zen inoiz emititu. Euskal Herrian ere bazterketa jasan zuen behin baino gehiagotan.

70eko hamarkadan hainbat lan argitaratu zituen, besteak beste Estitxu (Columbia, 1972) eta Estitxu (Columbia, 1976) disko luzeak, eta haur kantuen singleak. Halaber, Zirikan ikuskizunerako musika sortu zuen, eta izen bereko diskoan jaso 1978an. Lan horietan guztietan abesti propioak, herri kantuak eta atzerriko egileen moldaketak tartekatu zituen Estitxuk. Haatik, 80ko hamarkadako diskoetan kanpoko abestiak baztertu zituen eta euskal kantutegiari erreparatu zion zabalago. Horrela osatu zituen Guraso’eri (Agorila, 1982), Errobi taldeko musikariekin grabatua, eta bere azken diskoa, Zortzikoak (Xoxoa, 1986), hari moldaketaz jantzitako lan joria. Garai hartan Gerard Luc akordeoi jotzailea izaten zuen lagun maiz zuzeneko emanaldietan, baina Zortzikoak grabatu eta berehala, gaixotasun larri batek agertokietatik eta edozein agerraldi publikotatik kanpo utzi zuen hainbat urtez. 1993ko otsailaren 5ean agertokira itzuli zen Irunen (Gipuzkoa), Amaia antzokian, eta emeki kantaldiak berriz hartzeko asmoa azaldu zuen. “Laster artio, Euskal Herria!” esanez agurtu zituen entzuleak. Beste disko bat egitea zuen buruan. Haatik, handik hiru astera hil zen, otsailaren 24an, minbiziak jota, Basurtuko erietxean.

303

Hurrengo urtean Estitxuren omenezko diskoa kaleratu zen, Estitxu (Agorila, 1994), Jean Garin, Mario Gachis eta Mixel Ducau musikariek haren kantuen gainean egindako moldaketekin. Hura aurkezteko kantaldi bat egin zen Miarritzeko Koliseoan, 1994ko azaroaren 6an, Arrantzaleak taldeak, Gerard Luc-ek, Mario Gachisek, Aritzak taldeak eta Beskoitzeko Oinak Arin dantza taldeak parte hartu zutelarik.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Bidegileak: Estitxu (Joxe Mari Iriondo, 2001)
  • (2) Euskaldunon Egunkaria, 1993ko otsailaren 25a

Atzera

Song (live in France, 1973)

Estitxu
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zortziko

Guraso'eri

Xalbador'ek primaderari

Nafarroa, arragoa

Bakea'ren urtxo xuria

Gazte

La orquesta

Udaberria

Baratze'ko pikuak

Ez duzu jakin egon

Guazen merkatura

Txori errexiñula / Lili bat ikusi dut / Atzo ttun ttun

Guraso
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Guraso'eri

Xalbador'ek primaderari

Nafarroa, arragoa

Bakea'ren urtxo xuria

Txori errexiñula / Lili bat ikusi dut / Atzo ttun ttun

Udaberria

Baratze'ko pikuak

Ez duzu jakin egon

Guazen merkatura

Estitxu

ABESTIAK:

Agur Maria

Bi urte

Ezin

Ikusten

Udazkena ta gero

Kattalin

Mendian

Nere aldetik joan ziñan

Zutan dut pentsatzen

Xorietan buruzagi

Nere etxola

Zirikan

ABESTIAK:

Gernika

Euskaldun gazteria

Agur maitia, agur Herri

Maitia zu zaitut

Aitak ezkondu nituen

Zirikan

Franco (La cucaracha)

Maitia nun zira

Oiloak

O Euzkadi

Euzkadi-Eusko Gudariak

Sabin

Sabin

1978

ABESTIAK:

Sabin

Zirikan

Estitxu

ABESTIAK:

Mendian

Nere aldetik joan ziñan

Zutan dut pentsatzen

Zorietan buruzagi

Nere etxola / Oklahoma hills

Adios ene maitea

Eniz jinen / Solitaire

Libro zare

Bartitzen niz

Urtxo xuria errazu

Estitxu
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Agur Maria

Bi urte

Ezin

Ikusten

Udazkena ta gero

Kattalin

Ene izar maitea

Umezurtza

Illun beti

Zerurat galde egin

Negua igaro ta

El Dorado

Guazen ikastolara-Gure astoa balaan

ABESTIAK:

Guazen ikastolara

Gure astoa balaan

Sólo tú, mi sueño de amor-Hallé un lugar

ABESTIAK:

Sólo tú, mi sueño de amor 

Hallé un lugar 

Umeentzat zoriona-Edurrez dena da xuria

ABESTIAK:

Umeentzat zoriona

Edurrez dena da xuria

Una voz increíble

ABESTIAK:

Nunca encontraré

Zeru garbia

Vivo soñando

Bajo el sol

Nigarrez

Tonadita campesina

Llevaré

Bakarrik

Esa flor

Luna llena

Soy feliz

Estitxu

ABESTIAK:

Denbora anitz

Beskoitze

Alaitasuna

Zure begiak

Estitxu canta
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Eskualdun makila

Txikitik ibiliz

Goiz goizian

Nigarrez

Estitxu ta Daikiris
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

El Dorado

La, la, la

Kuba

Congratulations