2019.06.12
Fits

Fits

  • 1996
  • Urretxu-Zumarraga, Bergara (Gipuzkoa)
  • Rocka

Infernua

Gauero ere
kontu bat,
hirietako iluna
ilunaren erdian.
Laino pausatu
hotz batek,
begitarte goibelak
zeharkatzen dizkigu.
INFERNUA! Atzean da.
Leiho haietan
arropak,
beraien itzala
desagertuz dijoa.
Isiltasuna
poliki,
denaz jabetzen hasten da
pizti batzuen mesede.
INFERNUA! Atzean da.
Asfaltuak, sentimenak, atzazal luzez, urratzen ditu,
bestaldean han direla jakin arren.
INFERNUA ATZEAN DA
INFERNUA BIHAR ARTE.