Fits Urretxuko, Zumarragako eta Bergarako bost lagunek osatzen duten rock talde bat da: Aitor Urteagak (baxua), Enrike Agirrek (ahotsa), Eduardo Bilbaok (gitarra), Joseba Laskurainek (gitarra) eta Xabi Lasak (bateria) osatua, hain zuzen ere. 1996an ekin zioten ibilbideari, Marrubi Sound izenarekin, eta bi disko kaleratu zituzten. 2001ean aldatu zioten izena proiektuari, eta urte hartan bertan kaleratu Fits taldearen lehen lana, izen berekoa, eta Gaztea maketa lehiaketako finalista izan ziren. 2019an kaleratu zuten azken lana: Zaurgarriari.