2019.06.12
Fits

Fits

  • 1996
  • Urretxu-Zumarraga, Bergara (Gipuzkoa)
  • Rocka

Siamdarrak

Min ematen du jaiotzeak
Mina ematen ezer abiarazteak
Mina lehenengo haustura
Azalean sentitzeak
Mina ematen oihuka
munduratzeak

Nire beste erdia
zaren jakin nahi dut
Gorputz bakarra ginena
bitan da banatu
Nahiz eta saminak gaituen
sarri erdibitu
Elkarri egindako minak
ezin erditu

Siamdarrak ginen
Uneren batean
Siamdar gara
bizi artean
Gure erdia den horren bila
galtzen garenean
Alderrai gabiltza
noraezean

Azalean zaitut tatuatu
Azalean gogor
zauriratu
Zaurien beharra dugulako laztantzen zaitut
Eta orain orban bat zara
Eta orban nauzu

Siamdarrak ginen….

bakar bat gineneko aztarna bakarra
Behin bakar gineneko aztarna bakarra