2021.02.01
Fundiziyue

Fundiziyue

  • 1994 - 2004
  • Azpeitia
  • Pop-rocka

Bi ahots

Bi ahots ditut nire barnean
Bata ongiaren isla, laguntasun argiaz betea
Bestea iluntasunez gaizkiaren gorrotoz errea

Denei lagundu, ez izan gaizto
Bakean bizitzeko giltza anaitasunean dago
Ez hadi izan ergela, besteekin etzak pentsa ta kitto

Legez jokatu apaltasunez, tentazioak baztertuz, pekatu guztiei ez esanez
Izan lehiala ta eskuzabal, mundu guztia maitatuz laguntasun hori ez dedin gal.
Egintzak edozer gauza behar dukena azkar lortzeko
Bizitza honetan inork ez baitik ezer oparituko

Bi ahots ditut barnean, biak beti solasean amaitezina den lehian
Nork irabaziko gaurkoan