Fundiziyue Azpeitiko Urrestilla auzoko entsegu lokaletan aritzen zen pop-rock boskote bat izan zen, 1994. urtean sortuan. Lehen maketarekin Egin Txotx lehiaketako finalera heldu, eta Bilboko Etxebarria parkean jotzeko aukera izan zuten, aldi hartan irabazlea Latzen taldea izan bazen ere. 1996an lokaleko beste talde batzuekin beste maketa bat grabatu, eta Gaztea maketa lehiaketako entzuleen saria eskuratu zuten. Horrek Bilboko Kafe Antzokiko atea ireki zion Fundiziyueri, eta bertan Velvet Crush taldearekin aritu ziren. 2000. urtean kaleratu zuten hirugarren maketa, geroago Gaztelupeko Hotsak zigiluak kaleratutakoa. 2004. urtean amaitu zen taldearen ibilbidea.