2021.02.01
Fundiziyue

Fundiziyue

  • 1994 - 2004
  • Azpeitia
  • Pop-rocka

Izuaren semeak

Izuaren semeak,
haur errugabeak,
armen zamapean
azken aldiz arnasa noiz hartuko zai.

Izerditan blai daude
ta elkarri laztantzen,
bizitza berria asmatzen
aurrean lehertzen diren bonben eztandaz ahazteko.

Bakearen egarriz,
itotzear dabiltz,
bi edo hiru hitz
izango al dira heuren bakearen uso.

Noiz arte tiroen hotsaren menpe?
Noiz arte heriotzaren beldurrez?
Noiz arte, diote ume galduek!
Noiz arte, diote heuren malkoek!

Esperantza antzuak,
ilusio faltsuak,
odol tantez bustiak,
zeru ilunak estaltzen duen lurraldetan